Non lo egin
Nekazalturismoak
Olagi nekazalturismoa Altzagan dago, Donostiatik gertu. Zure egonaldia ahaztezin egingo duten zerbitzu guztiak dituzu bertan. WiFi konexioa eta telebista daude logeletan; horietako bat, gainera, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokituta dago. Halaber, bezeroen eskura daude egongela dotore bat (telebista eta DVDarekin), terraza, liburutegia, taberna, sukaldea eta euren jakiak prestatzeko erabil dezaketen parrilla bat. Gainera, upeltegia eta jatetxe bat ere baditu. Bertan, sagardotegiko menu tipikoaz eta eguneko menuaz gain, kartara jateko aukera ere baduzu. Ingurune natural paregabe horretan, sagardoa nola ekoizten den eta baserriko oiloak nola hazten diren ikusi ahal izango duzu bertatik bertara. Gosaria, bazkaria eta afaria: 35 euro.