Non lo egin
Landetxeak
XVI. mendeko baserri ederra dugu Satzu; orain gutxi zaharberritu dute, ukitu moderno batekin.
Bi solairu eta teilatupeaz gainera, tximinia, sukaldea eta bainugelak dituen 80 metro koadroko erabilera anitzeko aretoa ere badu. Urberuaga auzoan dago, Markina-Xemeingo erdigunetik 3 kilometro eskasera, natura-ingurune lasai eta atseginean.
Ostatuak sei logela eskaintzen ditu, honako zerbitzuokin: berogailua, Internet-konexioa, telebista eta telefonoa. Logeletako bat ezinduentzako egokituta dago. Halaber, erakusketa-espazio bat ere aurki dezakegu landetxean, erakusketa iraunkor nahiz aldi baterako erakusketekin.
Aurrekoa gutxi balitz, abenturazaleek inguruetan hainbat kirol praktikatzeko abagunea izango dute, tartean, mendi-ibiltaritza, espeleologia eta eskalada.