Non lo egin
Landetxeak
Bernedon, Arabako Mendialdean, dago Amets Etxea ostatua, Arabako Errioxatik 15 minutu eskasera eta Izkiko Parke Naturalaren ondo-ondoan. Hori horrela, landetxean ostatu hartzen duen orok hainbat kirol praktikatzeko aukera izango du, tartean, golfa eta hipika. Mendi-ibiliak egiteko ere inguru ezin hobea da. Bi logela ditu Amets Etxea ostatuak, plasma telebista eta hidromasaje-kabinarekin. Sukaldean, gainera, labea, mikrouhina, bitrozeramika, ontzi-garbigailua eta arropa-garbigailua erabili ahalko dituzte bezeroek. Laburbilduz, egonaldi bikain eta ahaztezina bermatzeko guztia aurkituko dute Amets Etxea landetxean.