Non lo egin
Nekazalturismoak
Eltziegon, Arabako Errioxaren hegoaldean, dago Rojanda Etxea. Ezagutu beharreko paradisua da, hortaz, ardogintza eta mahasgintza gustuko duen edonorentzat; izan ere, kalitate handiko ardandegiak daude eta eskaintza paregabea da. Etxeak bost logela bikoitz eta sukaldea duen egongela du. Bertan, telebista ikusteko, irakurtzeko edo jolasteko aukera izango dugu.