Non lo egin
Landetxeak
Arkitektura tipikoko baserri eraiki berria da, berdegunez inguratuta. Nekazal inguruan kokatuta dago eta Zumaia eta Zarautzeko hondartzetatik 5 kilometrora. Lehendabizikoan flyschen fenomeno geologikoa bisita daiteke eta bigarrena surferako oso egokia da. Etxeak lau logela bikoitz ditu, denak bainugela, telebista eta hari musikalarekin. Horrez gainera, bezeroentzako egongela, sukaldea eta jangela ditu eta eguzkia hartzeko edo barbakoa egiteko berdegune zabala ere. Berogailua eta aparkalekua dute.