Non lo egin
Apartamentuak
Natura ingurunean dagoen arkitektura tradizionaleko 17. mendeko etxetzarra. Zaharberritu ostean, bi apartamentu eta bost estudio bikoitz egin zituzten. Horiek guztiek komuna, "kitchenette" sukaldea, telebista eta berogailua dute. Apartamentuek egongela-jantokia ere badute. Beheko solairuan guztiontzako sukaldea (etxe osoaren alokairuarentzako), tximinia, telebista eta jolasak dituen egongela, begiratokia eta lorategia (altzariak eta barbakoa ditu) aurki ditzakegu. Internet konexioa du. Etxe guztia alokatu daiteke.