Non lo egin
Nekazalturismoak
XVII. mendeko baserri eraberritua da. Sei logela ditu komun, telebista, sukalde-jangela tximiniarekin, barbakoa, bi terraza (horietako bat erdi irekia, itsasoa ikusten da bertatik) eta egongela handi bat eskaintzen dute. 110 metro karratutako apartamentu bat ere badute. Gune berdez inguratua dago eta Pagoetako Parke Naturalaren barnean dago. Zarautzetik gertu dago eta gainera aurretik aipaturiko ingurua dela eta, lasaitasuna eta deskantsua hartzeko leku oso ona da. Nekazal jardueratan parte hartzen usten dute: belarra jaso, behiak eta txahalak zaindu... Etxe osoa alokatzeko aukera ere eskaintzen dute. Edukiera: 12 lagun gehi 4 ohe osagarri. Ohe osagarria: 9 euro. Arropen garbiketa: 5 euro.