Non lo egin
Nekazalturismoak
Gipuzkoarekin muga egiten duen Aramaio udalerrian dagoen baserria da. Bainugela osoa, berogailua, telebista eta internet duten bost logela bikoitz ditu. Jantokia-egongela ere badu. Etxea berdegunez inguratuta dago, haurrentzako jolasekin eta etxeko animaliekin (astoak, zakurrak, ardiak eta oiloak). Familia tratua emanten dute eta hainbat jarduera egiteko aukera eskaintzen dute. Etxeko ogia egiten dute eta baserriko produktuak saltzen dituzte.