Non lo egin
Nekazalturismoak
1800 urtean eraikitako harrizko eta egurrezko etxea. Komuna, sukaldea eta egongela-jangeladun sei gela bikoitz ditu. Beste hiru ohe ipini ahal dira (10,5 euro/oheko). Mirandaola parketik gertu dago eta hala, ibilbideak, bisita gidatu kultural zein gastronomikoak burutzeko eskaintza onak izango ditu bisitariak. Landetxean nekazal jarduerak egiten uzten dute.