Non lo egin
Nekazalturismoak
Lete baserria Tolosaldean dago, nekazal-inguru batean. Hondare historikoa da eraberritutako baserri hau eta antzinako altzariak ditu. Natura eta lasaitasuna atsegin dutenentzat egokia da. Egotetxea bainugeladun lau logela bikoitzez eta bainugelarik gabeko beste bi bi logelez ornituta dago. Guztiek dute berogailua. Bezero guztien eskura dagoen egongela du, mahai-joko eta liburutegi bat eta telebistarekin. Kanpoaldean, lorategia dago hainbat gune berderekin eta haurrentzako jolastokiarekin. Etxeko animaliak egotetxe honetan onartuta daude.