Non lo egin
Hotelak
Portugaleten, Bizkaiko zubiaren ondoan dagoen 3 izarreko hotela da.
Erabat berritutako XIX. mendeko eraikin historiko batean dago. 74 logela ditu eta guztiek interneta, segurtasun-kutxa, gela-zerbitzua, berogailua, aire girotua, kable bidezko telebista, edaritegia eta ile-lehorgailua dute.
Horrez gain, hotelak kafetegia eta taberna, jatetxea, jantokia, egongela, banketeak egiteko aretoa eta bilera-gela ere baditu.