Non lo egin
Hotelak
Lakua inguruan dagoen bi izarreko hotela. Vitoria-Gasteizko komunikabide sare garrantzitsuenetatik gertu dago eta, hori dela eta, lan-kontuengatik ostatu hartzeko egokia da. Logela bikoitzak eta banakoak ditu, honako zerbitzuekin: aire girotua, berogailua, sarraila magnetikoa, telebista, ile-lehorgailua, telefonoa, hari musikala, kutxa gotorra, telefono-linea arrunta eta lan-mahaia. Lorategiz inguratuta dago eta aparkalekua du.