Sekretu bat kontatuko dizugu. Nahikoa izaten da jakingura izatea eta gauzen barrurantz urrats bat gehiago egitea, edo haiek benetan ezagutzen dituztenei gidatzen uztea, ustekabeko lekuak aurkitzeko eta ahaztu ezinezko uneez gozatzeko. Zinezko egonaldi bikain bat izan dezazun, esperientzien sorta bat prestatu dizugu; benetakoak, zirraragarriak eta erabat inspiratzaileak dira denak. Erreserba bat duzu zure izenean. Bidaiari berezientzako plan esklusiboa. Zu bezalako bidaiarientzako plan bat.
Euskara eta beste hainbat elementu baliotsu biltzen dituen ondare kultural baten gordailu garenez, ondare hori gu bisitatzera datozenekin partekatu nahi dugu.
Euskaldunok itxiak izatearen ospea dugu, baina bizitzaren plazerak ulertzeko dugun modu bereziak agerian jartzen gaitu.
Euskadin, parez pare duzu artea, bere forma guztietan: ezezagunen lanek zeure izenez deitzen dizute. Eta orduan sortzen da benetako intimitatea.
Berezia zarela sentitu nahi duzu. Zuk zeure neurrira egindako gauzak bilatzen dituzu, gomendatu, imitatu eta ziurrenik errepikatu ere ezin diren bizipen paregabeak. Baina, ez da erraza halakorik lortzea. Eta hortxe dago gakoa. Ahaztezina denak berezkoa du berezitasuna.
Euskal sukaldaritza da zutaz zenbat arduratzen garen esateko dugun modua.
Jatetxeak, hotelak, dendak, eskaintzak, arretak. Joaten garen tokian ahalik eta gehien gozatzea ohitura-kontua izaten da maiz.
Benetako aberastasuna esperientzian dago. Horregatik sortu dugu Euskadi Confidential, Premium turismo-zerbitzuen aukeraketa bat, zure gustuko bisita bat diseinatzeko, bakarra eta besterenezina. Izan ere, zuretzat bereziki egokia den Euskadi bat dago. Eta zure zain dago.
Jaitsi Golf & Esperientziak liburuxka
Eta ez ahaztu plan gehiago bilatzen...
Euskadi Gastronomika
Euskadi dastatzeko gogoarekin oraindik? Sar zaitez eta hamaika aholku gastronomiko, errezeta eta gomendio aurkituko dituzu.
Euskadi Basque Contry Grand Tour
Euskadi Basque Country GRAND TOURek proposatzen dituen zortzi etapak hasiera bat baino ez dira, emozioz beteriko mapa baten abiapuntua, eta zuk zeuk finkatuko duzu erritmoa.
Planak familiarekin
Gozatu herrialde txiki honetaz familia osoarekin.
Turismoa txakurrarekin
Lau-hankadun lagunarekin Euskadira bazatoz, dogfriendly eremura sartu zarela sentiarazi nahi dizugu.
Turismo industriala
Burdinez, suaz eta ikatzez egindako beste Euskadi hau ezagutu ezazu. Harrituko zaitu!
Game of Thrones
Euskal izena da Jon. Hemen aurkituko duzu zergaitia.