Euskadiri buruz | Biodibertsitatea | Turismoa Euskadi
Joan edukira
  1. Ezagutu Euskadi
  2. Euskadiri buruz
  3. Biodibertsitatea

Biodibertsitatea

Natura zibilizaziotik gertu

Urkiola Irudia

Lautada zabalak, ibilbide ederrak egiteko mendiguneak, itsaslabar malkartsuak, padura aberatsak eta hondartza lasaigarriak. Naturguneak atsegin dituztenek hamaika leku ezagutzeko parada izango dute Euskadin. Gurean, hainbat paisaia mota ikus daitezke, guztiak ederrak, eta ez bakarrik parke natural izendatu dituzten lur eremuetan.

7.200 metro karratuko azaleran bi paisaia mota nagusitzen dira: alde batetik, itsasalde zabala, berdea, hezea eta menditsua dago. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako mendialdea daude bertan. Bestetik, Arabako hegoaldeko ibar zabal eta lehorrak ageri dira, eta Gaztelako mesetaren ezaugarri orografiko eta klimatikoak ekartzen dizkigute gogora. Arabako lautada, bestalde, kostaldea eta barrualdea lotzen dituen trantsizio-eremua da.

Egun, Euskadik hainbat naturgune babestu ditu eta horietan fauna eta flora berreskuratzeko proiektu garrantzitsuak jarri dituzte abian. Tartean daude Urkiola, Gorbeia, Aralar, Valderejo, Izki eta Aiako Harria parke naturalak; Urdaibaiko Biosfera Erreserba; eta Itxina, Leitzaran, Guardia (Biasteri) eta Gaztelugatxeko Donieneko biotopo babestuak… mendi magikoek inguratzen dituzten lur eremu hezeak eta kondairazko leizeak, naturaren xarmaz gozatzeko.

252 kilometroko kostaldea

Flysch Irudia

Mendi eta parke naturalekin batera, nabarmentzeko modukoa da Euskadiko itsasertza. Itsaslabar malkartsuek, ibaien bokaleek, interes ekologiko handiko padurek eta harea leuneko hondartzek marrazten dute kostaldeko paisaia ederra.

Hondartza gehienak ongi prestatuta daude bisitarientzat, eta, horrez gainera, kiroletako ur asko egiteko aukera dugu.