Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  1. Hasiera
  2.  
  3. Deskargak
  4.  
  5. Liburuxkak

LIBURUXKAK

Jaits itzazu aplikazioak eta inprimakiak, eta eraman ezazu Euskadi zure mugikorrean.

LIBURUXKA TURISTIKOAK

EUSKADI

Euskadi, bere txikian, era askotako ezusteko handiak eskaintzen dizkizun lurra da, gai orokorrak jorratzen dituen argitalpen honetan ikusiko duzun bezala. Gainera, ezagutu itzazu «Euskadi dastatzeko ezinbesteko 10 gauza»

HIRIKO TXANGOAK

Txango erakargarriak Euskadiko hiru hiriburuetara: Bilbo hiri moderno eta abangoardiakora; argiz eta glamourrez betetako Donostiara, eta berdea nagusi den Gasteizera. Honako liburuxka esperientzia ahaztezinez gozatzeko gonbidapena duzu: gastronomikoak, kulturalak, aisialdikoak eta erosketei lotutakoak

EUSKAL KOSTALDEA

Argitalpen honetan, Euskadiko itsasertza ezagutzeko eta bertako uretan dabiltzan arrain eta itsaski gozoak ahora eramateko proposamena egiten dizu. Gainera, arrantzale herriak, paisaia naturalak eta euskal kostaldean egin ditzakezun jarduerak ezagutzea ere proposatzen dizu. Horrez gain, esperientziak, ideia distiratsuak eta galdu ezineko proposamenak dakartza

EUSKAL KOSTALDEA ITSASOTIK

Jarduera eta enpresa turistikoak Euskal Kostaldean.

EUSKAL KOSLTALDEKO MAPA

Errepide Mapak Bilbo eta Donostia artean egingo duzuen euskal kostaldeko ibilbidea antolatzen lagunduko dizue. Lau etapa proposatzen ditu, baina neurrira eginiko txangoak eta ibilbideak prestatzeko behar adina informazio eskaintzen du: gomendaturiko errepideak, distantziekin eta estimaturiko denborekin; ibilbidean egin beharreko funtsezko bisitaldiak eta planak; kostaldeko turismo bulego guztien telefonoak, eta abar.
Atzealdean, euskal kostaldearen aurkezpen bat eta zuen bidaian galdu ezin dituzuen 10 lekuak.

GASTRONOMIA

Zalantzarik gabe, bertako sukaldaritzaren bikaintasuna eta jatetxeen kalitatea dira Euskal Herriaren ezaugarri. Jatetxe sofistikatuenak eta mahairik xumeenak aurki daitezke. Prestatzen erraza den euskal sukaldaritza tradizionalaren arrakastak lehengaien kalitatea du oinarri (arraina, haragia, gaztak, etab.). Aldi berean, abangoardia da nagusi euskal sukaldaritza berrian, osagai, usain, eraketa eta nahasketa berriak erabiltzen baititu. Plater horiek guztiak Arabako Errioxako ardoaz, sagardoaz edo txakolinaz lagunduta edaten dira, Euskadiko berezko hiru ardoak dira eta.

TURISMO ENOGASTRONOMIKORAKO GIDA

Ezagutu "Non Jan", "Zer Bisitatu" eta "Non Erosi" Euskadin Turismo Enogastronomikorako gidaren bidez. Gida honek Euskadiko gastronomiak eskaintzen dizun guztia erakusten dizu. Bertan aurkituko dituzu pintxo taberna sofistikatuenak, erretegi eta sagardotegi tradizionalak edo 50th Best, Repsol Eguzkiak eta Mitxelin Izarrak dituzten jatetxeak, bai eta azoka tradizionalak, museo gastronomikoak, gourmet dendak, enotekak eta gozotegiak ere, zure bisitaren oroigarri goxo bat eramateko.

EUSKADI GASTRONOMIKA: EUSKADI DASTATZEKO KLUBA

Eskaintza zabal eta askotariko hori guztia zure eskura jarri nahi dugu, eta, horretarako, Euskadi Gastronomika aurkeztu nahi dizugu. Turismo gastronomikoko Produktu Klub bat da, eta esperientziarik onenekin, gastronomiarik onenarekin eta kalitateko zerbitzuekin gozatzeko aukera eman nahi dizu.

GASTROMAPA

Mapa honetan aurkituko duzu Euskadin esperientzia gastronomiko batez bost zentzumenekin gozatzeko jakin behar duzun guztia.
Bisita itzazu gaztaz, sagardoaz, ardoaz edo txakolinaz gehiago jakiteko aukera emango dizuten lekuak, produktu horien ekoizleen eskutik. Goza ezazu gure tenplu gastronomiko, jatetxe, sagardotegi, erretegi edo pintxo taberna batean, eta bisita itzazu halaber gure gourmet dendak eta enotekak, oroitzapen goxo batekin joan zaitezen. Sar zaitez gure webgunean (euskaditurismo.eus) eta bilatu “Euskadi Gastronomika” zigilua; euskal gastronomiaz gozatzeko leku eta esperientzia onenak aurkituko dituzu.

IZENA BADU BADA : Si tiene nombre existe

Euskal mitologiaren gidaliburua. Sei ibilbideren bitartez Euskadi ezagutzeko modu berri bat aurkezten dizugu. Ibilbide bakoitza pertsonaia mitologiko batekin lotuta dago: Amari, iratxoak, erraldoiak, herensugeak, sorginak, eta lamiak. Ez zara damutuko. Ausartzen zara?

FAMILIA TURISMOA

Euskadi, familiarekin distantzia txikitan gozatzeko aparta.

ZURE PLANIK ONENAK EUSKADIN

Goza ezazu Euskadi ezagutzeko 50 plan bikainez. 50 esperientzia proposatzen dizkizugu gure gastronomia, gure tradizioak eta kultura, herriak eta hiriak, monumentuak, natura, bertatik bertara eta txoko ederrenetan zehar ezagutzeko. Gustu, publiko eta poltsiko guztietarako planak dira, sekula ahaztuko ez dituzunak.

ERREPIDEEN MAPA OROKORRA

Maparen aurrealdean, euskal azpiegituraz gain, Euskadira datozen turistentzako errekurtso eta toki interesgarrienenen zerrenda jasotzen da. Atzealdean, berriz, Euskadiko ikuspegi orokorra izateko proposamenak aurkituko dituzu: hiriburuak, euskal kostaldea, Arabako Errioxa, Berdea eta 7 egunetan egiteko ibilbidea.

NATURA TURISMOA

“Zer koloretakoa da Euskadi?” galdetuko balizute, seguruenik “Berdea” erantzungo zenuke, zalantzarik egin gabe. Euskadiko hirietako kulturak eta dinamismoak liluratuta uzten dute bisitaria, baina Euskadi, ororen gainetik, NATURA da. Natura hori batez ere paisaietan eta kolore bizietan geratzen da agerian.

SANTIAGO BIDEA MAPA

Santiago Bidea Euskadiko tartean egiteko mapa txikia eta informazio laburra

IPARRALDEKO DONE JAKUE BIDEEN GIDA

Iparraldeko Bideetan erromes ibilia egin nahi dutenentzat beharrezko informazio praktikoa eskaintzen dugu argitalpen honetan:turistikoa, kulturala, ostatuei buruzkoa, mapen ingurukoa, etab. Irundik Santiagora, Kostaldeko Bidetik, Barnealdeko Bidetik (San Adriango Tunela) edo Jatorrizko Bidetik. Dantxarineatik Santiagora, Baztango Bidetik, eta San Vicente de la Barqueratik Liebanako Bidea hartuta.

INAZIOTAR BIDEA

Ignaziotar Bidea zera da, Loiolako Ignazio zaldunak 1522. urtean bere herritik, Azpeititik (Gipuzkoa), Kataluniako Manresa hirira egindako ibilbidea. Loiolan konbertsio espirituala izan ostean ekin zion erromesaldiari eta Jerusalem hiri santura iristea zuen azken helburu.

BIRDING EUSKADI

Birding Euskadik Euskadiko hegaztiak ezagutzera gonbidatzen zaitu, informazio-bulegoz hornitutako 9 behaketa-eremutan eta 24 ibilbide ornitologikotan barrena.

BTT ZENTROAK EUSKADIN

Euskadi ezagutzeko modu ugari dago. Mendi bizikletan ibilita, bertatik bertara ezagutu ahal izango dituzu Euskal Autonomia Erkidegoko paraje ederrak.Ibilbide guztiak batuta 1.500 kilometro baino gehiago dituzu gozatzeko. Beraz,mountain bikean (BTT) ibiltzeko toki paregabea da EAE.

TRAIL ESTAZIOA

Trail Estazio bat mendian korri egiteko egokitutako gune bat da. Euskal Herriko Trail Estazioa 15 ibilbidez osaturik dago, Aizkorri-Aratz eta Aralar Parke Naturaleetan barrena zabaltzen da eta “Station de Trail” nazioarteko sarearen parte da. Argitalpen honetan aurkituko duzu beharrezkoa den informazio praktiko guztia.

EUSKAL KOSTALDEKO GEOPARKEA

Euskal Kostaldeko Geoparkea Zumaia, Deba eta Mutrikuko udalerriek osatzen dute eta Kantauri itsasoaren eta euskal mendien artean dago kokatua. 2010az geroztik, Europako eta Munduko Geoparkeen Sareko kide da, UNESCOk babestua.

URDAIBAI. BIOSFERA ERRESERBA

Urdaibai Biosfera Erreserba Euskadiko paisaia- eta ekologia-dibertsitate handieneko lekuetako bat da, eta egundoko balioa duten zenbait sistema biltzen ditu, besteak beste estuarioak eta ibaiak, sistema karstikoa, artadi kantauriarrarekin, eta kostaldea, guztiak ere Europar Batasunak sustatutako Natura 2000 sare ekologikoaren barruan.

NATUR PARKEAK

Euskadiko Parke Naturaletara hurbiltzea Euskadiko ondarea ezagutuz gozatzea da. Natura eta kultura neurri berean eskaintzen duten parke natural horiek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoetako naturaturismoaren erreferentzia dira.

SURFING EUSKADI. OLATUEN ETA ZERBITZUEN MAPA

Euskal kostaldeko zenbait olatu kalitate handikoak direnez, nazioarteko onespena dute, eta "World Class" olatu moduan daude sailkatuta. Haizean, swellean eta marean baldintza onak daudenean, itsasautsiok saio mitikoak eskaintzen dituzte: Galea Lurmuturra, Meñakoz, Central, Mundaka, Ogeia eta Orrua.

SURFING EUSKADI. EZAGUTU HERRIALDEA OLATUEI EZKER

Surfing Euskadi Produktu Kluba

EUSKADIN EGITEKO HAINBAT IBILBIDE

Gida tolestu honetan 22 proposamen jaso ditugu, Euskadi berde eta naturalaren bazterrik ederrenak familian ezagutzeko aukera izan dezazuen.Gehienak ibilbide errazak dira, familian egiteko modukoak. Laburrenak egiteko 20 minutu behar dira, gutxi gorabehera, eta luzeenak egiteko, berriz,3 ordu inguru.

BIDE BERDEAK EUSKADIN

Erabiltzen ez diren trenbide-trazadura zaharrak dira, oinez eta bizikletaz egiteko ibilbide motorizatu gabe gisa errerabiltzen direnak. Gaur egun, Euskadin 9 Bide Berde eta 180 km. Baino gehiago egokitzea lortu du, eta horien bitartez erabiltzaileak lurralde eder honen historia, kultura eta natura ezagutu ditzake.

TURISMO AKTIBOA ETA BTT

Naturaz, kirolaz eta abenturaz gozatzeko ehunka ideia.

EUSKADI IRUDITAN

Begiratzeko, entzuteko, ukitzeko, partekatzeko, gozatzeko, eta, hitz batean, bihotza zentzumenei irekitzeko helmuga ezin hobea da Euskadi. Hain zuzen, horretaz guztiaz gozatzeko gonbidapena da gida hau.

EUSKAL TURISMOAREN GIDA PROFESIONALA

Turismoaren sektoreko profesionalentzako argitalpena da funtsean. Gidak 200 orrialde baino gehiago ditu eta, besteak beste, honako hauen zerrendak ditu: bidaia agentziak, garraio enpresak, ostatuak, bilerak egiteko espazioak, ekialdiak antolatzeko eta ekoizteko enpresak eta gidari turistikoak. Gainera, baliabide eta produktu turistiko interesgarriei buruzko informazio osoa dauka: gastronomia eta enoturismoa, natura, kultura, kirola, Horrez gain, hiru hiriburuetako planoak eta ekitaldien agenda ere baditu.

MICE

Bilera-antolatzaileentzako gida.
Euskadi, auzolana