Hasiera: BilbaoAmaiera: Portugalete
Bederatzigarren arrazoia Bilbo da, sakon bisitatzea merezi duen hiria. Hasteko, erdialdera joango gara; hots, alde zaharrera eta Zazpi Kaleetara, hantxe baitaude hiriko interesgune nagusietako batzuk, dela kulturalak, dela gastronomikoak. Ondoren, zabalgunera joko dugu. Auzo hori arkitekturagatik da famatua, eta elementu klasikoak eta modernistak nahasten ditu. Jarraian, Bilboko itsasadarrera joango gara; zehazki, Guggenheim Museora. Kanpotik zein barrutik ikustea merezi du; izan ere, nazioarteko bildumak eta erakusketak ditu ikusgai. Euskadira itzultzeko azkeneko arrazoia Bilbotik oso gertu dago, Portugalete eta Getxo artean, Bilboko itsasadarren uren gainean. Bizkaia Zubiaz ari gara. Bilbo Handiko indar industrialeko irudi nagusietako bat da, eta, gainera, Gizateriaren Ondare ere bai. Eiffel dorrearen antzeko itxura du, eta oinezkoentzako pasabidea du goialdean: merezi du bisitatzea.