Artea eta kultura
Zezen plaza
Gasteizko lehendabiziko zezen-plaza 1852tik 1889ra egon zen martxan. Leku berean plaza berria zabaldu zuten hurrengo urtean eta 2007an Gasteizko zezen plaza berria inauguratu da. Udalarena bada ere, Taurotoro S. L. enpresak kudeatzen du. Feria nagusia Andre Mari Zurian da (abuztuan). Plazak ezinduentzako sarrerak, argiztapena eta aparkalekuak izateaz gain, zezenketa dagoenean, kuxinak, musika-banda eta edari eta jakien salmenta zerbitzuak ditu. Zezen plaza berriaren egilea Diego Gasteiz bilbotarra da, Donostiako Illumbe zezen plazaren proiektua gidatu zuen berbera.