Ia 4.000 ikusleentzako lekua duen hirugarren mailako plaza da, estali gabea. 2003an ehun urte bete zituen. Udalarena bada ere, Azpeitiko Zezenzale Batzordeak kudeatzen du. Elkarte horrek antolatzen duen feria nagusia Saninazio jaietakoa da (abuztuan). Horrez gain, noizean behin nobilladak antolatzen dituzte. Zezenketa dagoenean DYAk kuxinak alokatzen ditu eta musika bandak jotzen du. Azpeitiko Saninaziotako ohitura da, hirugarren zezena hiltzean, musika bandak Aldalur konpositorearen "Zortziko" doinua jotzea, zendu zen Jose Ventura "Laka" izengoitiko debar toreatzailearen omenez.
Zerbitzuak: Erizaindegia
Datu interesgarriak
Hirugarren mailakoa
4000
Harzubia hiribidea, 21
- 20730
Azpeitia