Zeraingo Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Zeraingo Turismo Bulegoa

Kalitate Q agiria Praktika Onak Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika Itourbask

Goierri eskualdea osatzen duten 17 udalerrietako bat da Zerain.

Turismo bulegoan Zeraingo eta inguruetako tokirik adierazgarrienak ezagutzeko bisitaldi gidatuak eta ibilbideak prestatzen dituzte: Larraondoko zerrategia, Aizpeako meategiak, Museo Etnografikoa, Zeraingo Parke Kulturala edo 1771. urtean eraikitako kartzela, besteak beste.

Horrez gainera, turistek hainbat paraje eder eta eraikin historiko ikusi ahal izango dituzte baserri-giroko xarma gorde duen herrixka honetan. Urte osoan zehar zerbitzuak eskaintzen ditu bulegoak, euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez.

Bertoko produktu ugari saltzen ditu.

Datu interesgarriak

Helbidea
Herriko Plaza, s/n - 20214 Zerain
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

GOI-DENBORALDIAN (Uztaila, Abuztua, Aste Santua eta zubiak):

Astelehenetik igandera: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30

BEHE-DENBORALDIAN (Urtean zehar):

Asteartetik ostegunera, igande eta jaiegunetan: 10:30-14:00 / Ostiral eta larunbatak: 10:30-14:00 eta 16:00-18:30

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak