Urduñako Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Urduñako Turismo Bulegoa

Ética Turística de Euskadi Itourbask

Urduñako Turismo Bulegoaren lana Bizkaia eta Araba arteko udalerri eder hori eta Arratia-Nerbioi eskualdea, Aiarako bailararen ondoan, sustatzea da.

Bulegoa hiriko erdigunean dago, urte guztian dago irekita eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez eskaintzen du zerbitzua. Informazio turistikoa emateaz gainera, bisita gidatuak antolatzen ditu multzo historiko munumentalera, Antzinako Amaren Santutegira, bailarako baselizetara, Santiago Mendira (Nerbioi ibaiaren sorlekua), baita ibilaldiak haurrek zikoinak ikus ditzaten, mendi ibilaldiak, museoetara bisitak, ibilbideak bizikletaz eta bestelako eskaintzak ere.

Bestalde, bidaia-gidak dituzte bisitarien eskura eta bertoko txakolina eta marmelada saltzen dituzte.

Datu interesgarriak

Helbidea
Foru Plaza, 9 - 48460 Urduña/Orduña
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia
  • Goi-denboraldian (uztaila eta abuztua):  Egunero irekita: 9:30-14:00 / 16:00-19:30
  • Aste Santua (ostegun, ostiral eta larunbatean): 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Erdi-denboraldian (ekaina eta iraila): Astelehenak: itxita (jaiak eta jaibezperak izan ezik) / Asteartetik ostegunera eta igandeetan: 10:00-14:00 / Ostiral eta Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-19:00
  • Behe-denboraldian (urritik maiatzera): Astelehenak: itxita (jaiak eta jaibezperak izan ezik) / Asteartetik igandera: 10:00-14:00

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak