Tolosako Turismo Bulegoa-Tolosaldea Tour | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Tolosaldeako Turismo Bulegoa

Praktika Onak Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika Itourbask

28 udalerrik osatzen dute Tolosaldea, Aralar Parke Naturalaren eta Hernio mendiaren artean dagoen eskualdea. Horien guztien inguruko informazio ugari eskaintzen du Tolosaldea Tour bulegoak, ostatuak, jatetxeak, aisialdi jarduera garrantzitsuenak, natura ingurunea ezagutzeko ibilbideak…

Aparteko aipamena merezi dute bisitaldi gidatuek, Tolosako alde zaharreko historia ezagutzeko aukera ematen duenak este batera eta baita, larunbatetan Tolosako azokara egiten den bisita gidatuak, ekoizleen sekretuak ezagutzeko parada eskaintzen duenak.

Hori gutxi balitz, Tolosaldea euskal gastronomiaren tenpluetako bat izanik, Tolosa Gourmet klubak eskaintzen dituen aukera ezberdinen erakusleihoa ere bada, esperientzia gastronomikoak, bertako eta garaiko produktuen eskaintza bereziak, erretegi onenak, artisau gozoak, txotx garaia, ekitaldi gastronomiko bereziak… Gastronomia ona maite baduzu, zure tokia da. Urte osoan zehar irekita egoten da Tolosaldea Tour. Euskaraz, gaztalaniaz, ingelesez eta frantzesez ematen ditu zerbitzuak

Datu interesgarriak

Helbidea
Plaza Zaharra, 10 - 20400 Tolosa
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Goi Sasoian (Aste Santua, Uztaila eta Abuztua):

Egunero: 10:00-14:30 / 15:30-19:00

Behe Sasoian:

Asteartetik ostiralera: 11:00-14:00 / 16:00-18:00

Larunbatak: 10:00-14:00 / 16:00-18:00

Igandeak: 10:00-14:00

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak
  • Txakurrarekin sar zaitezke