Oņatiko Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Oņatiko Turismo Bulegoa

Kalitate Q agiria Produktu Cluba Euskadiko Turismo Etika Itourbask

Euskal Berpizkundearen ikurra da Oñati.

Bisitariei bertako interesgune nagusiak ezagutzen lagunduko die turismo bulegoak eta lau ibilbide interesgarri proposatzen ditu horretarako.

Alde batetik, Sancti Spiritus Unibertsitatea (Euskal Autonomia Erkidegoko lehendabizikoa) eta Unibertsitatea eta Mikel Deunaren eliza erakusten dituzte. Horrez gainera, "Oñati Historikoa" (erdiguneko eraikuntza zibil eta erlijiosoetatik ibilbidea) eta "Oñati Monumentala" (udalerriko monumenturik adierazgarrienak ezagutzeko aukera) izeneko bisitaldietan parte har dezakete turistek.

Bestalde, bulegoan Oñatiko ostatuen eta jatetxeen gaineko informazioa eskaintzen dute eta bertako produktu anitz saltzen dituzte. Euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez eta frantsesez ematen dituzte zerbitzuak, urte osoan zehar.

Datu interesgarriak

Helbidea
San Juan, 14 - 20560 Oņati
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia

Udan (ekainetik irailera): Egunero: 9:30-14:00 / 15:30-19:00

Maiatzean: Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00 / Larunbat eta igandeetan: 9:30-14:00 / 15:30-19:00

Neguan (urritik apirilera): Asteartetik igandera: 10:00-14:00 / 16:00-18:00

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak