Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Legazpiko Turismo Bulegoa - Mirandaola

Produktu Cluba

Legazpiko Turismo Bulegoa - Mirandaola


Turismo bulego honek Lenbur Lurralde Museoa (Legazpi Natura eta Burdina) sustatzea eta Urola Garaia burdinaren intepretaziorako eremu gisa aurkeztea ditu helburu nagusi. Lenbur Lurraldeari buruzko informazioa eskaintzeaz gainera, eskualdeko txokorik adierazgarrienak ikusteko bisitaldi gidatuak antolatzen ditu: Artzaintzaren Ekomuseoa (artzaintzaren mundua eta gaztagintza hurbiltzen dizkie bisitariei), Ogiaren Txokoa (okintzan tradizio handia duen Igaralde baserrian dago), Mirandaola Burdinola (orain dela 500 urteko burdinola baten ezaugarriak erakusten dizkigu) edo Langileen Ibilbidea (Buen Pastor kaperari eta 1950eko hamarkako etxebizitza baten erreprodukziora bisitak), besteak beste.

Urte osoan zehar irekita egoten da turismo bulegoa. Honako hizkuntza hauetan eskaintzen du informazioa: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa eta bertako produktuak saltzen ditu.
Zerbitzuak: Bisita gidatuak
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Non

Datu interesgarriak

Helbidea: Mirandaola parkea. Telleriarte auzoa z/g  - 20230  Legazpi
Telefonoa: +34 943 730 428Telefonoa: +34 943 730 428
Helbide elektronikoa: mirandaola@lenbur.com
Ordutegia: ORDUTEGIA
Neguan
Astelehenetik ostiralera: 10:00-17:30
Asteburu eta jaiegunetan: 10:00-18:00
Udan
Egunero: 10:00-19:00
Asteartean itxita
Euskadi, auzolana