Getariako Turismo Bulegoa | Turismo bulegoak | Turismoa Euskadi
Joan edukira

Turismo bulegoak

Turismo bulegoa

Getariako Turismo Bulegoa

Certificado de Buenas Prácticas Club de Producto Surfing Ética Turística de Euskadi Itourbask

Interesgune turistiko ugari du Getaria kostaldeko udalerriak.

Turismo Bulegoa Zarautz Jauregia eraikin berrian dago. Urte osoan zehar irekita egoten den Turismo Bulegoak Getariako nahiz Urola Kosta eskualdea osatzen duten gainontzeko udalerrietako (Orio, Zarautz, Aia eta Zumaia) txokorik adierazgarrienak ezagutzen lagunduko digu.

Eraikinak Getariako jatorrizko aztarna arkeologikoak ere baditu, K.o. II. mendeko aztarna erromatarrak barne. Juan Sebastian Elkano, herrian jaiotako nabigatzaile ospetsuaren lehen mundu-itzuliari eskainitako museoa hartzen du ere.

Bulegoak gastronomiari, ondare historiko-artistikoari, paisaiari, kultura-eskaintzari eta tokiko ekitaldiei buruzko informazioa ematen du, ondarearen inguruko bisita gidatuen eskaintza zabala da, turisten gozamenerako. Halaber, kultur ekitaldietarako informazioa eskaintzen da eta sarrerak saltzen dira.

Informazioa gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez eta italieraz ematen dute, eta Donejakue Bidea egiten ari diren erromesentzako arreta-zerbitzua eskaintzen dute.

Datu interesgarriak

Helbidea
Kale Nagusia, 38 - 20808 Getaria
Telefonoa
Helbide elektronikoa
Weba
Ordutegia
  • Goi-denboraldia (Ekainetik irailera eta Aste Santua)

Egunero irekita (10:00-14:00 eta 15:00-19:00)

  • Erdi-denboraldia (Martxoa, apirila eta maiatza)

Asteartetik ostegunera 9:00-15:00

Ostiral eta larunbatak: 10:00-14:00 eta 15:00-18:00

Igande eta jaiegunetan: 10:00-14:00

Itxita astelehenetan eta igande arratsaldeetan

  • Behe-denboraldia (urritik otsailera)

Asteartetik larunbatera: 9:00-13:00

Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

Itxita astelehenetan eta igande arratsaldeetan

Zerbitzuak

  • Bisita gidatuak