Ezagutu Euskadi
El País egunkariko El Viajero atalak Espainiako ur-jauzi onenen aukeraketa bat argitaratu du, eta Nerbioi ibaiaren jauzia horien artean dago. Hona hemen gainontzekoak: Velo de la Novia (Monasterio de Piedra, Zaragoza), Cola de Caballo (Ordesa Parke Naturala, Huesca), Asón ibaiaren jaiotza (Kantabria), Merindades ur-jauziak (Burgos), Pozo de los Humos (Salamanca), Otal sakana (Ordesa, Huesca), Cimbarra ur-jauzia (Jaen), Noguers Pallaresa (Lleida), Mundo ibaiaren jaiotza (Albacete), Seimera ur-jauzia (Asturias) eta Pitarque ibaiaren jaiotza (Teruel). Nerbio ibaiaren jauzia Nahiz eta urteko denboraldi askotan ia lehor egoten den, euri-denboraldian edo elurrak pagadia betetzen duenean, Nerbioi jaioberri bat 300 metrotatik botatzen da Delikako haranera (Araba). Santiago mendiko gune naturalaren barnean, Urduñako mendatean, kokatzen da ur-jauzia.
Estekak