Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadik norako jasangarriaren “Biosphere” ziurtagiria lortu du

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadik norako jasangarriaren “Biosphere” ziurtagiria lortu du

  • Euskadik norako jasangarriaren ziurtagiria lortu du
2016/12/20
Euskadik norako jasangarriaren “Biosphere” ziurtagiria lortu du
Aitorpen hori jasangarritasunaren egiaztapen programa prestigiotsuena da turismoaren industriarentzat
Ziurtagiria lortzeko, Euskadik Turismo Arduratsuaren Institutuaren (UNESCOri lotutako erakunde independentea) auditoretza bat gainditu behar izan du.

Egiaztapen prozesua 2015eko martxoan hasi zen, Eusko Jaurlaritzak Euskadiko turismo eredua garapen jasangarrirantz bideratzeko konpromiso publikoa hartu zuenean.

Euskadin “Biosphere Responsible Tourism Destination" eredua martxan jartzeko konpromiso gutuna sinatu zuen orduan.

Euskadin turismo arduratsua eta jasangarria sustatzeko ekintza plan bat prestatu da, eta 2020. urtera arte epe labur, ertain eta luzera gauzatu beharreko 81 ekintza jaso dira bertan.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Euskadi, auzolana