Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

  • Hasiera
  • Berriak
  • Euskadi, Espainiako Ekoturismo Klubarekin bat egin duen lehen autonomia erkidegoa

Ezagutu Euskadi

Berriak

Euskadi, Espainiako Ekoturismo Klubarekin bat egin duen lehen autonomia erkidegoa

  • Urdaibai
2019/02/20

Euskadi, Espainiako Ekoturismo Klubarekin bat egin duen lehen autonomia erkidegoa

Urdaibaik, bestalde, Turismo Jasangarriaren Europako Gutunean sartzeko atxikitze prozesuari ekin dio

Euskadi Espainiako Ekoturismo Klubarekin bat egin duen lehen autonomia erkidegoa da. 2010. urtean sortua, ekimen aitzindari bat da, denborarekin garrantzia hartuko duena. Haren helburuak hauek dira: tokiko garapena, babestutako espazioen kontserbazioa, turisten banaketa lurralde osotik eta turismoaren urtarokotasuna gainditzea.  

 

Joan den urtarrilaren 31tik otsailaren 1era Gasteizen egindako Euskadiko Ekoturismo II Foroan, Maider Etxebarriak, Eusko Jaurlaritzako Turismo zuzendariak, lankidetza akordioaren balioa eta ekoturismoaren garrantzia azpimarratu zituen, “abantaila asko” dituztelako lurralderako, tokiko ekonomiarako eta ingurumenerako. 

 

Bestalde, Urdaibaiko Biosfera Erreserbak prozesu bat jarri du martxan, Turismo Jasangarriaren Europako Gutunari atxikitzeko, 20 herrialdetako beste 168 espazio babestuekin batera. Ekintza horren bidez, turismo planifikatua, arautua eta antolatua bultzatzeko aukera izango dugu, ekoturismoaren printzipioak oinarri hartuta. Horrez gainera, lagungarria izango da Urdaibai nazioartean leku turistiko gisa are ezagunago izateko.

 

Informazio gehiago: http://soyecoturista.com eta http://www.redeuroparc.org/actividades/carta-europea-turismo-sostenible

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Euskadi, auzolana