Menu

Euskadiko Turismo Ataria

 
  • Hasiera
  • Berriak
  • Esperientzia berriak, Gipuzkoako hamar sagardotegitan

Ezagutu Euskadi

Berriak

Esperientzia berriak, Gipuzkoako hamar sagardotegitan

  • Txotx!
    Txotx!
2012/12/07
Esperientzia berriak, Gipuzkoako hamar sagardotegitan
Bisitariak sagardoa egiteko prozesua ezagutzeko parada izango du, hasieratik bukaeraraino.

Txotx! egitea, edo gauza bera dena, kupeletik zuzenean sagardoa zerbitzatzea, Euskadiko ohiturarik errotuenetako bat da. Bisitariak sagardoaren eta sagardotegien mundua gertu-gertutik ezagut dezan, Gipuzkoako hamar sagardotegik ekimen berezia jarri dute abian. "Sagardo Esperientziak!" lelopean, sagardoa egiteko prozesu osoa erakutsiko dute: sagar bilketa, muztioaren ekoizpena, hartzidura kupelean, dastatze saioak eta botilaratzea. Momentuz 10 sagardotegik hartuko dute parte egitasmoan: Aburuza, Añota, Bereziartua, Calonge, Iparragirre, Oiharte, Ola, Petritegi, Satxota eta Zabala. Horietako hiruk (Petritegi, Oiharte eta Ola) jarduera bereziak eskaintzeari ekin diote, eta gainontzekoek urtarrilean, sagardotegien denboraldia hasitakoan, egingo dute. Sagardotegi bakoitzak aukera desberdinak eskainiko ditu. Aurrekoaz gainera, pakete turistiko horien baitan gastronomiarekin lotutako interesguneetara (hala nola, Donostiako Aquariuma, Igartubeiti Baserri Museoa, Idiazabal Gaztaren Interpretazio Zentroa eta D'Elikatuz Zentroa) bisitak ere eskainiko dituzte.

Eskaintzak

Irisgarritasuna
Eskaintzak
Itzultzea
Euskadi, auzolana