Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Bizkaiko Zubi Esekiak 120 urte bete ditu

  • Bizkaiko Zubi Esekia
2013/08/01
Bizkaiko Zubi Esekiak 120 urte bete ditu
Alberto Palaciok diseinatutako zubi ospetsuak Bilboko Itsasadarraren bi aldeak lotzen ditu.
Bizkaiko Zubi Esekia Euskadiko ikur bihurtu da, eta milaka bisitari hartzen ditu urterik urte. Burdinazko azpiegiturak Areeta (Getxo) eta Portugalete herriak, edo gauza bera dena, Bilboko Itsasadarraren bi aldeak, lotzen ditu. Orain gutxi, gainera, 120 urte bete dira estreinakoz martxan jarri zenetik. Horregatik, egitarau zabala prestatu dute; besteak beste, kontzertuak, ume eta gazteentzako kirol jarduerak eta konferentziak antolatu dituzte egunotan.

Alberto Palaciok (Eiffel dorrearen sortzailearen dizipuluetako bat) diseinatu zuen Bizkaiko Zubi Esekia 1893an. Transbordadore esekia zuen lehendabiziko zubia izan zen, eta gaur egun martxan dagoen mota horretako zubia bakarra da.UNESCOk Munduko Ondare izendatu zuen 2007an, Industria Ondarea deritzon atalaren baitan.

Bilbo itsasontzian deritzon esperientziak Bilboko Itsasadarrean barrena ibilaldia ahaztezina egiteko aukera emango dizu.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Euskadi, auzolana