Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Ezagutu Euskadi

Berriak

Azurmendi, munduaren gailurrean

  • Azurmendi jatetxea
2017/05/08
Azurmendi, munduaren gailurrean
Eneko Atxaren jatetxea dago Elite Traveler aldizkariaren Munduko 100 Jatetxe Onenen sailkapenaren buruan
Azurmendi jatetxea munduko jatetxe onena da Elite Traveler aldizkari ospetsuaren arabera. Hain zuzen, jatetxe horrek 3 Michelin izar ditu, eta Eneko Atxa chefaren gidaritzapean dago. Argitalpenaren irakurleek Eneko Atxaren jatetxea aukeratu dute "Top 100 Restaurants 2017" sailkapeneko buru gisa, eta Alinea (Chicago, AEB) jatetxeari kendu dio postua, lau urtez jarraian zerrendaren lehen postuan izan denari, alegia.

Azurmendi 2014an argitalpenaren zerrendako 7. postuan sartu zenetik, postuak igotzen joan da, sailkapenaren barruan nahiz kanpoan. Gaur egun, Atxaren sukaldaritza norako berrietara bidean da. Abuztuan ENEKO at One Aldwych inauguratu zuen Londresen, eta irailaren 7an, berriz, ENEKO TOKYO irekiko da. Irekiera horiei batuko zaie ENEKO berria, gaur egun Azurmendi jatetxea dagoen esparru berean egongo dena, baina Gorka Izagirre Upategiaren eraikinean.

"World´s 50 Best Restaurants" zerrendaren arabera, munduko jatetxe jasangarriena da, eta naturaren eta sukaldaritzaren arteko sintonia bikaina arnasten da bertan.
Irisgarritasuna
Eskaintzak
Datu orokorretara itzultzea
Euskadi, auzolana