Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Gernikako Juntetxea, Europako legebiltzarrik zaharrena

Gernikako Juntetxea, Europako legebiltzarrik zaharrena

Gernikako Juntetxea, Europako legebiltzarrik zaharrena
Gernikako arbola jotzen dute euskal nortasunaren sinbolo nagusitzat.
Gernikako arbola jotzen dute euskal nortasunaren sinbolo nagusitzat.

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Gernikako Juntetxea

Gune hori Bizkaiko herrien bilgune izan zen, gutxienez, XIV. mendeaz gero, eta euskal tradizioen jarraipenaren sinboloa da. Haritza Batzarretxeko barruti barnean dago, eta ordezkatu behar denean, aurrekoaren kimua erabiltzen da. Egoitza hau dugu Europako legebiltzar zaharrenetako bat, eta Europako beste erakunde ugarik baino lehenago aberastu zuen demokrazia hainbat irudirekin: Habeas Corpus, oinazeen debekua edo kaparetasun unibertsala, besteak beste.

Batzarretxe hau, Gerediaga eta Abellanedakoekin batera, Bizkaiko Batzar Nagusien egoitza ofiziala da.

Batzarretxeak funtzio hori ez galtzeaz gainera, oraintxe bertan erabateko jarduerarekin jarraitzen du, bertan egiten baitira Bizkaiko Batzar Nagusietako osoko bilkurak eta bestelako ekintza batzuk, Batzar horien egoitza baita Batzarretxea. Gune honek Euskadiren topagune izateko berez duen indar sinboliko handiari esker, bertan gauzatzen dira garrantzi berezikoak diren bestelako hainbat eta hainbat ekintza; tartean, Lehendakariaren, alegia, Gobernuko presidentearen, kargu hartzea.
Sar zaitez, eta hartara, esan ahal izango duzu hain antzinakoa den legebiltzar demokratikoa bisitatu duen gutxietakoa zarela. Gune historikorako eta Batzarretxerako sarrera doakoa da, eta aldez aurretik hitzordua hartuz gero, bisita gidatuak egin ahal izango dituzu euskaraz, gaztelaniaz zein ingelesez. Egunero dago irekita.

Batzarretxea eta Gernikako Arbola, horrenbestez, derrigorrez ikusi beharrekoak dira. Inguruetara joanez gero, Urdaibai ere ezagutu ahal izango duzu, Gernikako itsasadarrak osatzen duen paisaia natural zoragarria, neurriz kanpoko edertasuna duena eta Unescok Biosferaren erreserba izendatutakoa.

Ekitaldiak

Zer, noiz eta non

Non

Ordubete baino gutxiagora…

Euskadi, auzolana