Museoak | Cristóbal Balenciaga Museoa GETARIAn (GIPUZKOA) | Euskadiko museoak | Turismoa Euskadi - Ezinbestekoak Euskadira egingo duzun bidaian - Euskadiko Turismoa
Joan edukira
Cristóbal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga Museoa

TOP EUSKADI · Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Coco Chanelek esana da bera zela egiazko couturier (moda-sortzaile) bakarra

Balenciaga, itsasgizon eta jostun baten semea, Getaria herri arrantzale ederrean jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, eta XX. mendean gehienik eragin zuen moda-sortzaile bihurtu zen. Nazioarteko moda bilduma garrantzitsuenetako baten erakusle den museo berezi honekin, bere jaioterriak omenaldia eskaini nahi izan dio Cristóbal Balenciaga sortzaileari.

Berdin da moda zale amorratua zaren ala ez, museoak egiazko artelantzat jasotzen baititu Cristóbal Balenciagaren piezak. Izan ere, berak argi esaten zuen bezala: "moda-sortzaile on batek formaren arkitekto, kolorearen margolari, harmoniaren musikari eta neurriaren filosofo izan behar du ezinbestean".

Beste garai batera eramango zaituzten jantziak

Behin barruan, Cristóbal Balenciaga Museoak nazioarteko sorkari-bilkura garrantzitsuena gordetzen du, bai osatzen duten piezen kopuru eta kalitateagatik, bai haren hedapen kronologiko handiagatik. Eszenografia magikoa da, manikiek leial irudikatzen dituzte jantzien jabeen gorputzak; eta beira-arasak arinak dira, ia egongo ez balira bezala.

Cristóbal Balenciaga Museoa Getariako goiko aldean dago, Aldamar Jauregiaren aldameneko eraikin berri batean. Ez da halabeharrak ekarritakoa; izan ere, Jauregi hori Casa Torresko markes-markesaren egoitza izan zen. Markes-markesak Fabiola erreginaren aitona-amonak eta moda-sortzailearen aholkulariak izan ziren haren ibilbidearen aurreneko urteetan.

Museoa ikusi ostean, Getaria ezagutuko duzu, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen sorlekua. Eta ikusiko duzu nola askoz gehiago duen zuri eskaintzeko: San Anton mendiaren irudia itsasoari begira dago, eta "Getariako Sagu" ezaguna osatzen du. Portu honetan, arrain freskorik onenaz dastatu ahal izango duzu; baita gure ardo ezagun eta preziatuenetako batez gozatu ere: Getariako Txakolin ospetsua.

Museoak ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen ditu, doan, asteburuetan eta jaiegunetan.

Informazio gehiago eta erreserbak:

Telefonoa 943 00 88 40

info@cristobalbalenciagamuseoa.com

www.cristobalbalenciagamuseoa.com

Ezinbestekoak hurbil

Ibilbideak eta planak hurbil

Flyscharen ibilbidea Geoparkean
Flyscharen ibilbidea Geoparkean
Geoparkea familiartean
Geoparkea familiartean

Ekitaldiak

Kontsultatu egun hauetan egiten ari diren ekitaldietako batzuk

Non

Ordubete baino gutxiagora