Euskadi Basque Country
 
Euskadiko Turismo Ataria
euskadi.eus

NABARMENDUAK

 

Cristobal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga Museoa

Cristobal Balenciaga Museoa
Coco Chanelek esana da bera zela egiazko couturier (moda-sortzaile) bakarra. Balenciaga, itsasgizon eta jostun baten semea, Getaria herri arrantzale ederrean jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, eta XX. mendean gehienik eragin zuen moda-sortzaile bihurtu zen
Coco Chanelek esana da bera zela egiazko couturier (moda-sortzaile) bakarra. Balenciaga, itsasgizon eta jostun baten semea, Getaria herri arrantzale ederrean jaio zen, 1895eko urtarrilaren 21ean, eta XX. mendean gehienik eragin zuen moda-sortzaile bihurtu zen

TOP EUSKADI

Euskadira etortzeko 10 arrazoi

Cristobal Balenciaga Museoa

Nazioarteko moda bilduma garrantzitsuenetako baten erakusle den museo berezi honekin, bere jaioterriak omenaldia eskaini nahi izan dio.

Berdin da moda zale amorratua zaren ala ez, museoak egiazko artelantzat jasotzen baititu Balenciagaren piezak. Izan ere, berak argi esaten zuen bezala: "moda-sortzaile on batek formaren arkitekto, kolorearen margolari, harmoniaren musikari eta neurriaren filosofo izan behar du ezinbestean".

Beste garai batera eramango zaituzten jantziak

Behin barruan, Museoak nazioarteko sorkari-bilkura garrantzitsuena gordetzen du, bai osatzen duten piezen kopuru eta kalitateagatik, bai haren hedapen kronologiko handiagatik. Eszenografia magikoa da, manikiek leial irudikatzen dituzte jantzien jabeen gorputzak; eta beira-arasak arinak dira, ia egongo ez balira bezala.

Balenciaga Museoa Getariako goiko aldean dago, Aldamar Jauregiaren aldameneko eraikin berri batean. Ez da halabeharrak ekarritakoa; izan ere, Jauregi hori Casa Torresko markes-markesaren egoitza izan zen. Markes-markesak Fabiola erreginaren aitona-amonak eta moda-sortzailearen aholkulariak izan ziren haren ibilbidearen aurreneko urteetan.

Museoa ikusi ostean, Getaria ezagutuko duzu, Juan Sebastian Elkano nabigatzailearen sorlekua. Eta ikusiko duzu nola askoz gehiago duen zuri eskaintzeko: San Anton mendiaren irudia itsasoari begira dago, eta "Sagu" ezaguna osatzen du. Portu honetan, arrain freskorik onenaz dastatu ahal izango duzu; baita gure ardo ezagun eta preziatuenetako batez gozatu ere: Getariako Txakolin ospetsua.

Museoak ordubeteko bisita gidatuak eskaintzen ditu, doan, asteburuetan eta jaiegunetan.
Informazio gehiago eta erreserbak:
Telefonoa 943 00 88 40
info@cristobalbalenciagamuseoa.com
www.cristobalbalenciagamuseoa.com
  • Cristobal Balenciaga Museoa
Euskadi, auzolana