Hau da gure proposamena: egun bat ematea Zornotzako udalerria ezagutzen. Hiri-eskulturen bilduma zabala, arkitektura-ondarea eta giro bikaina ezagutuko ditugu herriko kaleetan zehar ibilita. Horrez gain, ibilbide bat ere proposatzen dugu, Jauregibarria parketik Etxano landa-auzo politeraino.
GOIZEAN
Eguna hasteko, Zornotzako hirigunean ibiliko gara. XX. mendeko hedapenaren ondorioz sortutako hirigunean ez zuten askorik errespetatu monumentu-ondarea, baina eraikin nabarmen batzuek iraun dute, eta horiek ezagutzea gomendatzen dugu. Cancelada jauregia lau solairuko eraikin neoklasiko bat da, XIX. mendean eraikia; Harrison etxea, estilo ingeleseko etxe bat, 1910ean eraikia, eta euskal estilo berriko Canuto Basterra etxea, zeinak baserriaren funtsezko ezaugarriak biltzen baititu, baina dekorazio-elementu barroko batzuekin batera. Horiez gain, hiri-eskultura batzuk ere aurkituko ditugu, Nagelen eskultura deigarria adibidez (Patata izenez ezaguna), herriko biribilgune batean, zeina udalerriko elementu ospetsuenetako bat bilakatu den. Interes berezia du Jasokundeko Andre Maria eliza barrokoak (XVIII. mendea) –eta bisitatu beharrekoa da, ezinbestean–, bai eta Larreko komentuak ere.
Indarberritzeko, udalerriko jatetxeren batera joan gaitezke hamaiketakoa egitera; Boroa jatetxea (Michelín izar bat) eta Jauregibarria jatetxea nabarmentzen dira. Janari tradizionala dastatu nahi izanez gero, berriz, aukera ona da Uxarte sagardotegia bisitatzea, Montorra auzoan (beraiek ekoitzitako sagardoa), edo Etxerriaga upategia (sagardoa eta txakolina).
Gainera, Etxerriaga upategian eskaintzen dituzten esperientzietako bat egin ahal izango duzu:
ARRATSALDEAN
Arratsaldean, Jauregibarria parkean ibil gaitezke. Oso toki aproposa da, ibai ondoan, oinez edo bizikletaz ibiltzeko, eta hirigunetik gertu dago. Umeentzako jolasak daude parke honetan, baita mahaiak ere, bertan jateko. Parkeko sarreran (Bideaurretik sartuta) Jauregibarria baserria dago, kafetegi-jatetxe bihurtuta gaur egun. Etxanoraino joan gaitezke toki beretik, xarma handiko landa-auzo bat baita, eta Zornotzaren inguruko mendien ikuspegi ezin hobeak izango ditugu handik. Udalerrian sartuko gara Jauregibarria baserritik. Osasun-zentroaren ondoko biribilgunearen ondoan eskuinera egingo dugu, eta horretarako diseinatutako pasealekuan zehar joango gara Etxano auzoraino. Landa-auzo horretan nekazaritza-turismoko establezimendu bat, pilotalekua eta Etxanoko Andre Maria eliza (XVI. mendea) aurkituko ditugu. Gazta eta jogurt naturala ere erosi ahal izango ditugu Errotik gaztandegian. Guztiontzako moduko ibilaldi bikaina da. Joan-etorriko ibilbideak 6 kilometro ditu.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Non jan plan honetan:
www.euskadigastronomika.eus/eu
Non ostatu hartu plan honetan:
https://www.nekatur.net/Default.aspx?lang=eu-ES
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
https://www.amorebieta-etxano.eus/es/municipio/conoce-amorebieta-etxano/visitas
Gaztelania, Euskara
Gomendioak