Natura, kirola, kultura eta sorginkeria-kondairak biltzen ditu gure esperientziak. Bolunburuko atsedenlekutik abiatuko gara, Kadagua ibaiaren ondoan, ezustekoz, kondairaz eta historiaz betetako ibilaldi bati ekiteko.
GOIZEAN
Bolunburuko atsedenlekuan ekingo diogu gure ibilaldiari. Bolunburuko Hesira igoko gara, eta bigarren Burdin Aroko herri gotortu bat bisitatuko dugu. Bertan, haren historia eta garai hartako bizimodua azalduko dugu, eta bista ikusgarri batzuez gozatuko dugu. Gure bidean aurrera jarraituko dugu begiratoki bateraino, non Burdinola baten, Dorretxe baten eta Eliza baten hondarrak aurkituko ditugun.
Bizkaian ondoen kontserbatutako monumentu multzoetako bat da. Eta, gure ibilaldi atseginari amaiera emateko, baso-eremu batean barneratuko gara, lehenbiziko akelarreen gunean, kondairen arabera. Naturaren, kirolaren, historiaren eta sorginkeria-kondairen konbinazio ezin hobea beraz.
Iraupena, gutxi gorabehera: 3 h
Indarrak berritzeko, zer hoberik Virgen de Lorea upategietan txakolin batez dastatzea baino! Bitartean, txakolinaren historiari eta barietateei buruzko hainbat gauza ikasiko ditugu.
ARRATSALDEAN
Aukera ezin hobea da, halaber, Balmasedako Erdi Aroko hiribildua eta bertako toki esanguratsuenak ikusteko, XIV. mendeko Zubi Zahar ospetsua, esaterako.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Alboan Servicios Turísticos / 605 757 420 / www.alboanserviciosturisticos.com / alboanjgb@gmail.com
Bodegas Virgen de Lorea / Barrio Lorea / 946 802 976 / info@enkartur.eus
Non jan plan honetan:
https://www.euskadigastronomika.eus/eu
Non ostatu hartu plan honetan:
Hotel Ibarra - Zalla: 618 789 720
Hotel Convento San Roque -Balmaseda: 946 102 268
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Enkarterriko Turismo-Bulegoa / Martin Mendia 2, Balmaseda / info@enkartur.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak