Urkiolako Parke Naturalaren inguruan | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Urkiolako Parke Naturalaren inguruan

Egun bat Euskal Autonomia Erkidegoko 0 kilometroaren inguruan. Hasteko, mendi-ibilaldi arina egingo dugu Betsaideko enklabe historikoan barrena; jarraian, historiaz betetako bi hiribildu monumental bisitatuko ditugu: Elorrio eta Durango; eta, amaitzeko, Urkiolako Parke Naturaleko begiratokira abiatuko gara, sare sozialetan partekatzeko moduko bista zoragarriak miresteko. 

 

GOIZEAN

Egunari hasiera emateko, Betsaideko gain apalera (564 m) igoko gara; toki sinbolikoa da euskal mendizaleentzat, eta Euskadiko 0 kilometroa. Ibilaldiaren ostean, Elorrioko erdigune monumentalera abiatuko gara; bertako tabernetako aparteko pintxoak dastatuz indarrak berritzea baino plan hoberik ez dago. Eguraldi onarekin, Pozubaltz putzu idilikoan sartu-irten bat egitea proposatzen dizugu, Oromiño auzoan.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean, Urkiolako Parke Naturalera joango gara: hurbil zaitez hiru gurutzetako begiratokira, handik, Atxarteko haitzartearen eta Durangaldeko haran osoaren panoramika ikusgarriaz gozatzeko. Ilunabar zoragarria ikusiko dugu begiratokitik!

 

Urkiolako Santutegia ere bisita dezakezu. Bikotekidea aurkitu nahian bazabiltza, ez ahaztu hiru bira ematea santutegiaren aurreko harriaren inguruan. Eguna amaitzeko, jaitsi Durangora, eta galdu erdigune historikoaren kalexka alaietan.

 

KONTRATA DAITZEKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus

Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net

Gomendioak

  • Kontsultatu bisita gidatuen egutegia, Elorrioko eta Durangoko bulegoetan.
  • Bilatu mahai bat Atxondoko jatetxeetan, Elorrioren eta Durangoren artean.