Laudioko (Aiarako Harana) Beldui txakolin upategitik abiatuko gara. Gidari baten eskutik, txango bat egingo dugu mendian, Mostatxa mendiko hozkailu natural bateraino.
Han, hamaiketako tipiko batez gozatuko dugu. Ondoren, upategian, gidariak Euskadin hain preziatua den ardo zuri hau (txakolina) egiteko tekniken berri emango digu, eta berau dastatzeko aukera ere izango dugu.
Jarraian, familia giro lasaian menu berezi batez gozatuko dugu; menuaren elementu nagusia txakolina izango da. Bazkaria "arintzeko", txakolin sorbete bat hartuko dugu; guk geuk egin ahal izango dugu, barrika tradizional batekin.
Datu orokorrak
- Txangoa mendian. Bisita gidatua hozkailu natural batera. Hamaiketakoa. 1h 30m
- Bisita gidatua Beldui upategira eta txakolin dastatzea. 1h 30m
- Bazkaria "Txakolinaren ibilbideko menuarekin". 2h 00m
- Txakolin sorbetea tradizionalki egitea eta topa. 0h 30m
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
Ez dago gutxienekorik.
5h 30m
Irekita urte osoan
Kontsultatu ordutegiak
Informazio gehiago: http://www.beldui.com/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara