Gure kultura, gure ondare ekonomikoa eta eskualde baten garapenaren historia ezagutu nahi izanez gero, hau da zuretzako plan ezin hobea. Gaur egun jada galdu diren jardueretan aritzen ziren antzinako fabrikak eta eskualdeko motor ekonomikoa diren zenbait lantegi bisitatuko ditugu.
Errenteria eta Pasaia artean ibiliko gara: bi herriok aukera gastronomikoa handia dute, edonorentzako modukoa; gosaria, agian, Pasaian hartuko duzu; hortaz, bazkaria, beharbada, Errenterian egingo duzu.
GOIZEZ
Goiztiarrentzat, arrantzale-herri baten jarduera ezagutzeko ezinbesteko esperientzia bat: Pasaiako lonja bisitatuko dugu. Aurrerapen teknologikoek eragiketak errazten badituzte ere, arraina enkante bidez saltzen dute oraindik. Bisitaren ondoren, lonjaren inguruko taberna edo kafetegiren batean mokadutxo bat hartzea gomendatzen dizugu. Bertako jendeak esango dizue beren gogokoa zein den.
Gure hurrengo proposamena Amarralekuen ibilbideaz zuen kabuz gozatzea da. Horretarako, bi aukera dituzue: adierazitako liburuxkan zehaztutako bideari jarraitu edo, teknologia berriak atsegin badituzu, zure Android smartphonea erabiliz, ibilbideari errealitate areagotuko aplikazio baten bidez jarraitzeko aukera ere badago.
Gune bakoitzean metalezko plaka bat aurkituko duzu; dagokion amarralekua oso hurbil dago (smartphonea plakara bideratuta ikusiko duzu edukia). Ibilbidean zehar portuko jardueraren historia ezagutu ahal izango duzue amarralekuen bitartez. Ibilbideari nondik ekin ez du axola; guztiak bisitatzen baditugu, nekez aurkituko genituen aztarna interesgarriak ezagutuko ditugu.
Ibilbidea amaitutakoan, inguruko aztarna gehiago ikusteko eta interpretatzeko gauza izango gara. Honako hauek ere ikusi ahal izango dituzu ibilbidean zehar: Luzuriagako ontziola zaharrak (Pasai Donibane) eta «Jaizkibel» draga (Pasai San Pedron dago, Albaola Itsas Kultur Faktoriaren ondoan) eta Pasaiako portuko eraikinak. Bazkaltzeko ordua da!
ARRATSALDEZ
Bazkaldu ondoren, arratsaldea lasaiagoa dugu, bi aukera besterik ez dago eta: 1. aukera: Albaola Itsas Kultur Faktoria: ontziola-museo honetan zurezko ondare-ontziak egiten dituzte, jendaurrean eta teknika eta tresna tradizionalak erabiliz.
Bisitariak bertatik bertara ikusi ahal izango ditu ibaiertzeko zurginen artisau-lanak, bai eta, eraikitze-prozesuaren azken fasean, «San Juan» baleontzi historikoaren erreplika begi aurrean altxatzen ere. Baleontzia ia 30 metro luze zen, eta Paisaiako portuan bertan eraiki zuten; 1565ean hondoratu zen, Labradorko kostaldean (Kanada). UNESCOk babesten du baleontzi horren eraikuntza.
2. aukera: Mater ontzi-museoa: Egurrez eginiko azken atunontzi handia da. Etxegoien arrantzale-familiak eraiki zuen, 1990ean; antxoa, berdel, sardina eta hegaluzetara joan zen 13 urtez. Itsas Gela elkarteak museo bihurtzea erabaki zuen, marinel-ondarea ezagutarazteko, eta 2005etik izan du eginkizun hori. Gaur egun Pasaiako badian ainguratuta dago «Mater» itsasontzia, egiazko itsas ondare bizia.
Ontzi ekoaktibo berezi honek bi helburu ditu: euskal arrantza-tresna tradizionalen jasangarritasuna ezagutaraztea eta itsas ingurunearen zaintzari buruz kontzientziatzea. Ontzi-museoak jarduera-egitarau zabala eskaintzen du ikuspegi honekin: Pasaia-Jaizkibel-Ulia itsas, natur- eta kultur-ingurunea ezagutu, maitatu eta zaintzea.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus | http://www.oarsoaldeaturismoa.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net | http://www.oarsoaldeaturismoa.eus
Datu orokorrak
Errenteriako Turismo Bulegoa Madalen kalea, 3 943 494 521 turismoa@oarsoaldea.eu
Gaztelania, Euskara
Gomendioak