Plan ezin hobea Tolosako merkatuak bisitatzeko larunbat goizean eta herri honetako Alde Zaharraz, gastronomiaz eta merkataritza-proposamen zabalaz gozatzeko.
GOIZEAN
Tolosa ezinbesteko igaroleku eta topaleku izan da beti Nafarroatik, Frantziatik eta Gaztelatik iritsitako bidaiarientzat, eta horrek merkataritza-garapen handia ahalbidetu zuen. Horren erakusgarri, gaur egun, asteko azoka egiten da urteko larunbat guztietan Tolosan, eta herriko hiru lekutan banatzen da: Bertako produktuen salmenta Zerkausian, kanpoko produktuak eta ehun-gaiak Euskal Herria plazan, eta landareak Berdura Plazan.
ARRATSALDEAN
Erosketetan Tolosan barrena. Tolosako merkataritza-jarduerak duen garrantziaz haratago, gaur egun, herri honek 500 establezimendu inguru ditu eta benetako merkataritza-hiria dela esan daiteke. Ondare historiko eta kultural interesgarriaz gain, txikizkako merkataritza tradizionalaren abantailak aurkituko dituzu Tolosan, kontsumitzailearekin zuzeneko tratu adeitsu eta hurbila izatea da herri honetako aurkezpen-txartel nagusia.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Topic Museoa
943650414 / cit@cittolosa.com / www.topictolosa.com
Bisita gidatuak Tolosako Alde Zaharrera eta Santa Maria elizara
Tolosaldeko Turismo bulegoa: 943697413 / tour@tolosaldea.eus / www.tolosaldea.eus
Tailer gozoa Rafa Gorrotxategirekin
Rafa Gorrotxategi: 943890306 / info@rafagorrotxategi.eus / www.rafagorrotxategi.eus
Non jan plan honetan:
https://www.tolosaldea.eus/antolatu/non-jan/
Non ostatu hartu plan honetan:
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Tolosaldeko Turismo Bulegoa: Plaza Zaharra 10. 20400 Tolosa Telefonoa: 943 697 413 Emaila: tour@tolosaldea.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak