Mugaz gaindiko ibilbide bat, itsasbazterra Bidartetik Donostiaraino zeharkatzeko. Hondarribitik abiatzen den zatia Donostiaraino iristen da, Pasaiatik igarota, eta bertan dago, agian, paisaia-aniztasunik handiena, Talaia ibilbidean ez ezik, baita euskal kostalde osoan ere.
GOIZETIK ARRATSALDERA
Mendia eta natura maite dutenentzako zazpi orduko ibilbide bat proposatzen dizuegu.
Ibilbidea Pasai Donibaneko Santiago plazan hasita, badiaren bokalerantz abiatu, eta Alabortza izeneko kala txikira iritsiko gara. Hormigoizko pista bat ateratzen da handik, Talaiaraino; baleak begiztatzeko tokia zen antzina.
Toki horretatik aurrera hamaika koloretako paisaia ikusiko dugu, harearriaz, mendiaren berdeaz eta itsasoaren urdin eta zuriaz osatua. Ibilbide honetako erakargarrietako bat ustekabez topatuko ditugun lerro bihurri eta kapritxozko forma batzuk dira, higadurak denborarekin Jaizkibelen sortuak. Gainera, Kantauri itsasoa begien aurrean izango dugu une oro.
Eta ez hori bakarrik. Pasaiatik Hondarribirainoko ibilbide osoaz gainera (bederatzi orduan egin daiteke), aukera ere badago Mitxitxola, Azabaratza eta Gaztarrotz izeneko tokietan hasten diren bideetatik joateko. Oso jende gutxi ibiltzen da bide horietatik, eta Jaizkibelen bihotza zeharkatuko dugu, zeina, tradizioz, baserritar eta artzainen gunea izan den.
BGL Batasuneko garrantzizko lekua da Jaizkibel, elementu geografiko garrantzitsua delako, dituen neurriez eta garaieraz (547 metro) gain, baita paisaian duen eraginagatik ere, eta interes botaniko handia ere badauka, bertako mikrohabitat ugarietan espezie arras bitxiak bizi baitira.
Hondarribitik Pasaiarainoko ibilbidea 21 kilometro luze da eta 781 metroko desnibel pilatua dauka; zenbait etapatan egiteko aukera ere badago, halere.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Mater museoa: Arraunlari kalea z/g. 20110 Pasaia / info@mater.eus / +34 619 814 225
Non jan plan honetan: Etxetik eramandako janaria ibilbideanbertan.
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Errenteriako Turismo Bulegoa
Madalen kalea, 3
943 494 521
turismoa@oarsoaldea.eus
Gaztelania, Euskara
Gomendioak