Sopelako hondartzak: labarretako bideak eta surfa | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Sopelako hondartzak: labarretako bideak eta surfa

Bilbotik gertuen dagoen helmugetako bat, natura- eta paisaia-baliabide bikainez hornitua. Labarrak, hondartzak eta naturaguneak kostaldean bertan, eta surf tradizio luzea.

 

GOIZEAN

Ibilaldi bat egingo dugu Sopelako labarretan barrena. Estratu desberdinak eta marearteko zabalgunea ikusiko ditugu, bertatik bertara, eta, bide batez, udalerriko hondartzetako aparteko bistez gozatuko dugu.

Punta Galeatik (Getxo) hasi daiteke ibilbide hau.

 

ARRATSALDEAN

Lagunekin zein familiakoekin surf-ikastaro bat egitea aukera egokia izan daiteke kirol horrekin ohitzeko. Sopelak 6 enpresa ditu bere hondartzetan jarduera hori egiteko lizentziarekin.

 

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

Surf jarduerak

 

 

 

Non jan plan honetan: http://turismo.sopela.eus/eu/cat/gida/jateko-lekuak/

Non ostatu hartu plan honetan: http://turismo.sopela.eus/eu/cat/gida/ostatuak/

Gomendioak

  • Salvaje hondartzatik, bistak zoragarriak dira. Aprobetxatu eta argazki politak atera!
  • Txakolin batzuk hartzea hondartza ondoko tabernetako terrazetan
  • Herria bisitatzeko garraio publikoan hurbil zaitezke, metroan, edo bestela aparka dezakezu udalerriko aparkalekuetako batean, hondartzako eremua ordainpekoa dela aintzat hartuta.