Zer iruditzen zaizue eskualde honetako altsor gordeenera txango bat egingo bagenu?
Araotzeko aranean barneratuz kontraste handidun ibilbidea proposatzen dizugu: horma bertikaletatik, artzain-zelaietaraino azkenik egun-pasa baserri baten mahasti tradizionalak bisitatuz amaitzeko. Txakolina ekoizten duen baserria, hain zuzen ere. Egun-pasa hau Oñati inguruan egin daitezken beste ekintza batzuekin konpartitu daiteke.
GOIZEAN
Oñatitik Arantzazurako bidean bidegurutze batekin topo egingo dugu eta bertan eskubitara hartuz gero, kareharrizko harrokaz babesturiko aran batetan murgilduko gara Araotz auzora iritsi arte. Puntu honetan 10km-tako ibilbide zirkular bat hasten da (Uraren bidexka) Aitzuloko Begi misteriotsura iritsi arte eta bertan imaginazioa martxan jarriko dugu. Bidelagun izango ditugu larre, ermita galduren bat, ardi alairen batzuk eta bakardadea. Paisaia hartaz lasai gozatzeko jaki batzuk eraman daitezke motxilan eta txokorik gustutkoenean zertxobait jan daiteke.
ARRATSALDEAN
Ibilaldia amaitu ostean eta ibilgailua utziriko gunera itzultzean Oñatirantz joango gara baina aurretik euskal kulturak bere duen “Txakolin” (Getariako denomiinazioa duen) ardo txuria nola egiten den, mahastiak nolakoak diren eta zein zapore duen ikasteko aukera paregabea dugu. Urzelai familiak Belaskua proiektua konpartitzeko beren ateak irekiko dizkigute. Arratsalde amaieran, Oñatiko alde zaharrean bertako biztanleen ohitura bera jarraituz eta beraiez inguraturik egunari amaiera eman diezaiokegu zerbait jane do edaten.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Basquelands Way https://basquelandsway.com/es/
Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-comer/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-dormir/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak