Ibilbide eder bat, sagardoaren bidetik, bizikleta elektrikoan. Donostiako badiari begira dauden natura paisaia ederrez gozatuko duzu, sagardoa eta pintxoak dastatzearekin batera.
Gidari baten laguntzaz, sagardoaren bidea egingo dugu bizikleta elektrikoan, eta Done Jakue Bidearen Gipuzkoako leku esanguratsuenetako batetik igaroko gara.
Ibilbideak 6,5 km ditu, eta 3 orduko iraupena. Baserrietako historiari eta sagardoaren kulturari buruzko sekretu asko ezagutuko dituzu, gidariak emandako azalpenei eta kontatutako bitxikeriei esker.
Ibilaldia amaitzean, Sargodoetxea Euskal Sagardoaren Museora joango gara, eta sagardoa dastatuko dugu, pintxo batzuen laguntzaz; museoan, txotxaren errito tradizionalaren sekretuak ezagutuko ditugu.
Datu orokorrak
- Topalekua, ongietorria eta ibilbidearen azalpena.
Ibilbide gidatua sagardoaren bidetik, hainbat gairi lotutako 8 geldialdi eginez.
Sagardoa eta pintxoak dastatzea, Sagardoetxean.
2 pertsona
Uztaila eta abuztua: Astelehenetik igandera: 10:00
Irailetik ekainera: Asteartetik igandera: 10:00
Informazio gehiago:
www.sagardoarenlurraldea.eus/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara