Urtero, hainbat eta hainbat bisitari hurbiltzen dira Plentziara, haren itsasadar ederrak, hondartza politak, portuak eta parte zahar ikusgarriak erakarrita. Guk orain jarraibide batzuk emango dizkizugu, sakonetik ezagut dezazun.
GOIZEAN
Esploratu Plentziako Erdi Aroko hiribilduko kaleak, beren kantoiak, eraikin erlijioso eta zibilak, Santiago arkua, marea-errota edo Aramburu farmazia-museoa, besteak beste. Plentziako historiari buruz gehiago jakin nahi duzu? Kasu horretan, Plasentia de Butrón Museoa https://museoplentzia.org/?lang=eu bisitatu behar duzu, ezinbestean. XVI. mendeko udaletxe zaharrean kokaturik, bere iraganean murgiltzera gonbidatzen zaitu, askotariko piezen bitartez.
Bertako saltokiak ere miatu behar dituzu, ezinbestean; behar duzun guztia aurkituko duzu bertan, eta pixka bat gehiago integratuko zara Plentziako bizitzan.
ARRATSALDEAN
Plentziako uretan urpeko upategi artifizial bat aurkituko duzu, uharri batean munduan egin den lehena! Erreserbatu zure hitzordua dastatze bat egiteko, itsasontzian ibiltzeko eta proiektu hau hobeto ezagutzeko. Plan desberdin eta interesgarri bat!
Itsasadarra edo badia ere toki ezin hobeak dira SUP kirola edo piraguismoa praktikatzeko. Gomendatzen dizugu jarduerak gidari baten laguntzarekin egitea, uretatik ezkutuko historia eta tokiak ezagutu eta aurkitzeko. Pasa zaitez turismo-bulegotik, ezer ere ez galtzeko.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Enoturismoa : Crusoe Treasure https://underwaterwine.com/enoturismo/
Ur-jarduerak:
Non jan plan honetan: http://visitplentzia.com/eu/jatetxea/
Non ostatu hartu plan honetan: http://visitplentzia.com/eu/alojamiento/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Plentziako turismo bulegoa: Erribera, 23 / 946 844 017 / turismo@plentzia.eus / http://visitplentzia.com/
Gaztelania, Euskara
Gomendioak