Plazera da Arabako Errioxako paisaia ederretatik piraguaz nabigatzea. Inguru pribilegiatuan kirola praktikatu eta sasoian egon nahi baduzu, Ebro ibaia biderik egokiena izan daiteke. Gainera, milaka urteko mahastizaintzako eta ardogintzako eskualde arabarraren kultura ezagutu eta dastatu ahalko duzu. Bastidatik, palakadaz palakada, ibaiaren zati handi bat zeharkatuko dugu gidari batek lagunduta. Hark adieraziko dizkigu modu erakargarrian nazioartean ospetsu diren ardoen sorleku den lur horren tradizio enologikoa. Bestela ezin zitekeen legez, upategi batean amaitzen da ibilbidea, non ardoak dastatu eta ardogintzaren sekretuak ezagutu ahalko baitira. Ahogozo onekoak gara!
Datu orokorrak
- Ibilbide gidatua piraguaz Ebro ibaitik, Bastidan hasita. Iraupena: 2 ordu.
- Mitarte upategia bisitatzea, azalpenak eta ardo-dasta barne.
Joan-etorria esperientziaren tokiraino.
Gutxienez, 2 pertsona; gehienez, 20.
3 ordu
Egunero, martxotik abendura.
Informazio gehiago: http://www.rutadelvinoderiojaalavesa.com/es/guias/13/Lapuebla-Kayaks
Ingelesa, Frantsesa, Alemana, Errusiera, Gaztelania, Euskara