Zikloturistentzat apropos prestaturiko bide batez gozatzeko aukera dugu, trenbide Vasco navarroa pasatzen zena hain zuzen ere eta Debagoiena eskualde osoa deskubritzeko aukera eskaintzen duena. Bizikleta-ibilbideak zeharkatzen dituen herrixka denak ezagutzeko aukera dugu Deba ibaia beti bidelagun izanez eta eskualde horretan industriak izan duen presentziaz konziente izanez. Bergaratik Eskoriatzara 20km inguru dira eta beste 14km gehiago Oñatirantz doan bidea joan-etorri eginez gero.
GOIZEAN
Bergarako Turismo bulego bertatik has daiteke oinez herriko eraikuntza esanguratsuenak bisitatu ostean eta Laboratorium Zientzia museoa ezagutu ondoren. Bazenekien Wolframioa hemendik deskubritu zela? Bide berdea deskubritzeko momentu ezinhobea da, Oñatirantz doan bidea aukeratu eta bertan hamaiketako goxo bat dastatu alde zaharrean. Izan ere, Oñatiko alde zaharra Ondare Kultural gisa izendatua da. Ondoren, bide berdeko adar nagusira itzuli behar da eta hegoalderantz jarrai, Arrasaterantz alegia. Gaur hileko hirugarren larunbata izanez gero bertako merkatuaz eta produktu lokalez gozatzeko aukera izango dugu.
Eskoriatzara doan bidea jarraituz gero, aurrez Aretxabaletatik pasako gara, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaia banatzen dituen herria eta bertan beste hamaiketako bat egiteko aukera legoke herriak duen oinezkoentzako gunean
ARRATSALDEAN
Egun osoa aktiboa izaki bai goizez eta baita arratsaldez ez dugu bazkari pisutsa egitea gomendatzen apizkanaka jakiak pikatzen joatea baizik.ibilbidean zehar. Kirola jarraian egiten denean bazkari oparoak deserosoak izan ohi dira Eskoriatzara heltzean bertako historia eta etnografía deskubritzeko aukera polita Ibarraundi museoa bisitatzea da; XV. mendeko palazio baten kokatzen da. Puntu honetatik buelta eman eta maldaz behera Bergararantz abiatuko gara. Arratsaldeko lasaitasunean baliteke eskualde honetan industriak izan duen pisuaz hobeto jabetzea. Bizikleta-ibilbidea alderantzizko zentzuan egiteko aukera ere badago edo joan-etorria egin beharrean zentzu bakarra egitea eta ondoren bila etortzeko ibilgailu bat lortzea.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Bisita gidatuak:
Basquelands Way https://basquelandsway.com/es/
Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-comer/
Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/es/donde-dormir/
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Turismo bulegoak:
Gaztelania, Euskara
Gomendioak