Ondarroa eta haren arrantza-historia ezagutzeko aukera, erdigune historikoan eta arrantza-portuan —garrantzitsuenetako bat Euskal Herriko historian— barrena ibilbide gidatuak eginez.
GOIZEAN
Hasteko, bisita gidatua egingo dugu arrantza-portura: kofradian arraina nola saltzen duten ikusiko dugu, eta kaian, berriz, emakume sare-konpontzaileak ikusiko ditugu, arrantza-sareak josten eta konpontzen teknika tradizionalei jarraikiz.
Ondoren, beste bisita gidatu bat egingo dugu kofradia berrira. Bertan, antzeztutako salerosketa bat ikusi ahal izango dugu eta lan horrek dauzkan zereginak azalduko dizkigute. Gainera, bisita bukatzeko, legatz pintxo bat dastatu ahal izango dugu txakolin batekin lagunduta.
Eta, azkenik, erdigune historikoa eta eliza ikusiko ditugu, marinel-auzoen historia ezagutzeko, lokaletako solasaldiak itsasoko olatuen deiarekin nahasten diren bitartean.
ARRATSALDEAN
Atsedenaldia, herriko jatetxeetako batean herriko plater tipikoa jateko: legatza ondarrutar erara. Bazkari on baten ondoren, ibilaldi atsegin bat Ondarroako portutik Saturraran hondartzaraino, itsasaldeko bazter ederrenetako batean barrena, eta, eguna amaitzeko, ilunabar polit bat hondartzatik.
KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:
Non jan plan honetan: www.euskadigastronomika.eus
Non ostatu hartu plan honetan: www.nekatur.net
Datu orokorrak
Gaztelania, Euskara