“Ibiltari, ez dago biderik, ibiliz egiten da bidea”. Plan hau ezin hobea da mendi-ibilien zaleentzat. Bi proposamen ditugu, goizekoa eta arratsaldekoa, naturarekin erabateko kontaktuan egonik, paisaia desberdinak ikusteaz gain, gure historia zertxobait ezagutzeko. Gozatu lasaitasunaz!
GOIZEAN
Lareoko ibilbidearen barnean parketxearen eta Lareoko urtegiaren arteko ibilbidea sartzen da. Aralar Parke Naturaleko parketxea Lizarrustiko portuan dago (Ataun), Gipuzkoaren eta Nafarroaren arteko mugan. Parketxea mugaren lekuko da, eta eraikin hori, antzina, Mikeleteen kuartela izan zen. Ibilbidea oso erosoa da. Mendiko ibilbidea denez, baditu bere aldapak eta bere bidexkak, jakina, baina ez du ia zailtasunik.
Ibilbidea pagadi mardul batean hasten da (Gipuzkoako handiena) eta pistatik jarraitzen du, pista hori bidexka bihurtzen da Maizi ibaiaren ur-jauzietaraino iritsi arte. Garai batean pagadia zen lursaila izugarrizko dibertsitateko flora duen lursail bihurtzen da: haritza, lizarra, ezkia, elorri zuria, eta abar.
Paisaia zoragarria ikus daiteke Berrenorantz. Igotzen jarraituko dugu urtegirantz, Akerretako arrokan zizelkatutako tunela eta Maizi ibaia atzean utziko ditugu, eta lehendabizi eraikuntzarako materiala atera zuten harrobitik igaroko gara, eta, ondoren, urtegiari eusten dion harresitik.
Horrela, Lareoko urtegira iritsiko gara. Kilometro inguruko ibilaldia eginez inguratu ahal izango dugu urtegia. Mendi artean dagoen leku bat da, eta seguru betiko maiteminduko zarela leku horrekin.
ARRATSALDEAN
Orain, beste paseotxo bat egingo dugu, baina aurretik Barandiaran museoa bisitatzea proposatzen dizuegu. Bisita egin ondoren, Jose Miguel Barandiaran ospetsuarekin oso lotuta dagoen ibilbidea egingo dugu. Barandiaran bera paseatzen ibiltzen zen ibilbide honetan hauek biltzen dira: Barandiaran jaio zen etxea, Peruenezar izenekoa; Sara etxea, hil arte denbora luzez bizileku izan zuena; eta Larruntza errota, Barandiaran museo gisa inauguratu zutena.
Egunero igotzen zen Gaztiñerreko depositura, bide honetako punturik garaienera. Antzinako auzo-bideak, baserriak, basoak eta zelaiak, ibai-ertzak, San Martin eta abar dira bidexka erraz, lasai eta zoragarri honetan ikus daitezkeen baliabideetako batzuk.
Non jan plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/lizarrusti-jatetxea
https://goierriturismo.com/eu/non-jan/urbitarte-sagardotegiak
Non ostatu hartu plan honetan:
https://goierriturismo.com/eu/alojamenduak/prestatu-zure-bisita
Datu orokorrak
Informazio gehiago:
Aralar Parke Naturaleko Interpretazio Zentroa – Lizarrusti (Ataun)
Ataun informaziogunea – Barandiaran Museoa
Gaztelania, Euskara
Gomendioak