Natura eta artea Debagoienean; Arantzazuko Santutegia | Top esperientziak | Turismoa Euskadi - Turismoa Euskadin
Joan edukira

Natura eta artea Debagoienean; Arantzazuko Santutegia

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean barrena mendi-ibilia egiteko proposamena Arantzazuko Santutegitik abiatuta, eta euskal arte garaikidearen sorterri den santutegiaren bisita gidatua.

 

GOIZEAN

Mendian barrena paseo bat emanez hasiko dugu eguna. PR-Gi 3005 bidea proposatzen dizuegu: Ezkutuko Bidea Arantzazuko Santutegiko aparkalekuaren ondoan hasten da.

 

Ibilbide honetan, Santutegiaren inguruetan ezkutatzen diren sekretu eta txoko batzuk ezagutuko ditugu; horrez gain, Arantzazuko mendi-eremua nola Arriona eta Bellotzako saroiak miretsi ahal izango ditugu, turismo-gidek erakusten ez dizkiguten ikuspegietatik.

 

Ibilbidea marka zuri eta horiz balizatuta dago, gure kabuz egin ahal izateko, baina Debagoieneko eskualdean dagoen mendiko gidariren baten zerbitzua ere kontrata dezakegu.

 

Proposatzen dugun bidea ez da irisgarria tarte batean. Dena den, Santutegitik hainbat bide abiatzen dira eta IGNAZIOTAR BIDEAren etapa bat hor bukatzen da. Hemendik Urbiara doan ibilbide ezagunena abiatzen da.

 

ARRATSALDEAN

Arratsaldean, Arantzazuko Basilika bisitatuko dugu.

 

Arantzazuko eliza Francisco Javier Sáenz de Oiza eta Luis Laorga arkitektoek eraiki zuten 1949. urtetik 1955. urtera bitarteko aldian, Aizkorri-Aratz Parke Naturalaren erdi-erdian dago, naturaz inguratuta eta inguruneko paisaia karstikoari jarraipena emanez, eta Jorge Oteiza, Eduardo Txillida, Lucio Muñoz, Xabier Álvarez de Eulate eta Nestor Basterretxea artistek dekoratu zuten.

 

Turismo-bulegotik bisita gidatu eta irisgarriak egiten dira.

 

KONTRATA DAITEZKEEN ZERBITZU-ENPRESAK:

 

Non jan plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-jan/

Non ostatu hartu plan honetan: https://www.turismodebagoiena.eus/eu/non-lo/

Gomendioak

  • Mendiko ibilbidea egiteko, ezinbestekoa da arropa eta oinetako egokiak eramatea.
  • Basilika bisitatzeko, bisita gidatu bat egiteko, komenigarria da aldez aurretik erreserbatzea.
  • Arantzazuko Santutegira garraio publikoa erabiliz iristeko, kontsultatu ordutegiak.