Gozatu musikaz eta ardoaz, binomio ia perfektuaz gure zentzumen guztiez baliatzeko eta gozatzeko. Bisita eta bazkaria Villa-Lucía finkan.
Tailerraren dinamizatzaileak jarduera zer-nolakoa den azaldu ondoren, Arabako Errioxako lau ardo desberdin aurkeztuko dira, horien ezaugarriak azalduko dira eta dastatu egingo dira lau gosegarrirekin batera. Bitartean, mundu mailan ezagunak diren melodien zatiak entzungo ditugu, ezaugarri eta erritmo desberdinekin. Horiek, hain zuzen, aldez aurretik aukeratu dira. Parte hartzaileek ardo mota bakoitza abesti bakar batekin lotu beharko dute, dastatutako ardoak iradokitzen dienaren arabera. Azkenik, emaitzak egiaztatuko ditugu, eta aho zabalik utziko gaituzte. Gainera, Villa-Lucía finka bisitatu eta ´En Tierra de Sueños´ 4D esperientzia bizi ahal izango dugu. Amaitzeko, bazkaldu egingo dugu Villa-Lucía erretegi-jatetxearen jantokian edo haren Vintage terrazan.
Datu orokorrak
- Bisita Villa Lucia interpretazio zentrora-museora
- En Tierra de Sueños 4D esperientzia
- Musika eta ardo tailerra (4 ardo eta 4 gosegarri)
- Bazkaria erretegian-jatetxean
Ez du barne hartzen esperientziaren abiapunturako garraioa
2 lagun
4 ordu
Asteartetik igandera: 12:30 / 18:30
Astelehena: Gutxienez 20 helduko taldeentzat bakarrik (erreserba)
Informazio gehiago: https://villa-lucia.com/
Ingelesa, Frantsesa, Gaztelania, Euskara